Zentrora hurbiltzen den orok aukera izango du Arabako Mendialdean diren paisaia harrigarriez gozatzeko. Bereziki inguru basotsuak aurkituko dituzte; aipagarriena Izkiko Parke Naturala.
Zentroak badu berezitasun bat: antzinako Vasco-Navarro trenbidearen ibiltarteak erabiltzen ditu, haren ibilbidea ibilbide berde bihurtu baitute. Halaber, zati batean, Arabako Errioxa eta Euskadiko itsasbazterra lotzen dituen GR-38 zidorrari (Ardoaren eta Arrainaren Bidea) jarraitzen dio.
Argibide gehiagorako, deskargatu btt ibilbideak eta mapa orokorra, bisita ezazu ondoko orria: http://www.euskadibttzentroak.com/eu/010202.htm