KANPEZUKO UDALA

KANPEZU EZAGUTU

AZALA > Patrimonio de Campezo > Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundearen parrokia-eliza
| pdf pdf

Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundearen parrokia-eliza

Andre Mariaren Jasokundearen parrokia-eliza Euskadiko Monumentu Historikotzat hartu da.

Domingo Guevarak 1529-1552 urte bitartean portada egin zuen; eta ondokoek edertzen dute portada hori: sei baketoi parekin eskoratutako ojiba-arkua, sei kapitel meheekin amaituta; Santo Entierro, San Joan eta Magdalenaren erliebeek apaintzen dituzte kapitel horiek; hondoan emakume santuak daude.

Erdi-puntuko arkuko bi ateren bidez portiko itxira sartzen gara; portikoan XIII. mendeko portada dago Pietatearen erliebeekin.

Portikoan bataiarria dago. Elizaren kanpoaldean, Iparraldeko, Hegoaldeko eta Mendebaldeko aurrealdeetan, zenbait zeinu gotiko ikus ditzakegu, eta hasierako eliza erromanikoaren ohitura erromanikoa ere badute zeinu horiek, adibidez leihate itsuak eta gizakien buruak dituzten txakurrak.

Antzinako dorrea 1574. urtean bota zuten, eta hasi ziren gaur egungoa eraikitzen harlanduzko harri trinkoekin kanpandorreraino. Kanpandorreak lau erdi-puntuko arku ditu kanpaietarako, eta gorputz koniko baten bidez amaituta dago hamabi akrotera piramidal boladunen artean.

Eliza gotikoa da, XIV. Mendekoa; saloi-oinplanoa, absidean duen abaniko itxurako ganga nerbiodun baten bidez estalita du. Gainontzeko tarteak ere animalien eta gizakien irudiz apaindutako ganga nerbiodunekin estalita daude, eta baita zenbait apaindura dituzten mentsulen gaineko aldareak ere.

Erretaula Nagusia XVIII. mendeko multzo ederra da, eta lau zutabe handirekin apainduta dago. Lehenengo bankuan, sagrario ekisaindu eder bat eta Jesus Gurutzatuaren irudia. Erdialdean Andre Mariaren Jasokundearen eskultura bikaina, San Pedro eta San Pabloren irudi on batzuekin batera. Kalbarioaren goialdean, eta aldarearen buruan, Aita Betikoaren medailoia. Presbiterioan, eskuinaldean, San Sebastiáni eskainitako aldarea eta Fernán Ruiz de Gaona jaunaren hilobi gotikoa daude (oinen aldean txakurra duela). Ezkerraldean, elizgizon baten beste hilobi gotiko bat. Elizaren eskumako aldean San Joan Bataiatzaileari, San Joséri eta Karmengo Andre Mariari eskainitako aldareak daude, eta ezkerraldean, Andre Maria Arrosariokoa, Kristo Santua Sortzez Garbiarekin eta Santa Barbara Magdalenarekin (XVI. mendea). Errenazimenduko koru gotikoa, XVI. mendekoa, arku beheratua du pilastretan eskoratuta eta erliebeekin. Tertzeletek apaintzen dute ganga nerbioduna. Aipagarria da koruko intxaurrondoko sileria, bertan diren erliebeengatik: Jesus hamabi apostoluekin irudikatzen dituzten erliebe landuak ohorezko aulkien goialdean, eta paisaiak eta gizakien irudiak bizkarraldean. 1751. urtean sakristia egiten hasi ziren, eta koroarekin bezala, aipatzekoa da aldare moduan jarritako altzaria, zenbait erliebe bikain baititu. Sakristiaren buruan Sortzez Garbiaren irudi ederra dago, Francisco Jiménezen obra, alboetan zenbait irudi ditu eta goialdean gurutzefika.

Argazkiak: Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundearen parrokia-eliza

Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren barrualdea
Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren barrualdea
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren barrualdea
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Eliza
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren portada gotikoa
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren portikoa, portada eta bataiarria
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren portada gotikoa
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren barrualdea
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren alboko erretaula
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren alboko erretaulak
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren alboko erretaulak
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren koroa eta alboko erretaulak
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren hilobi gotikoa
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren hilobi gotikoa
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren hilobi gotikoaren erliebea
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Parrokia-elizaren erliebea
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Parrokia-elizaren erliebea
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren bataiarria
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren sakristiaren barrualdea
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren sakristiaren barrualdea
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren sakristiako altzari erliebeduna
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren erlikiontziak
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren hilobi gotikoak
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren barrualdea eta ganga
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren korua
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren alboko erretaula
  • Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundea Elizaren alboko erretaula
© Kanpezuko Udala 2008
Leader + Eusko Jaurlaritza Europa