KANPEZUKO UDALA

KANPEZU EZAGUTU

Santikurutze Kanpezuko Ibernalo Andre Mariaren ermita

Kodes mendilerroaren hegalean Ibernalo Andre Mariaren santutegia edo ermita dago. 1930ean zaharberritu zuten, baina oraindik aurrealdean antzinako ermitaren kanpai-horma erromanikoa du.

Erretaularen erdian Andre Mariaren lekua dugu, eta hantxe belaunetan semea duen Ama Birjina lasaia dugu, Andre Mariren antzera, (XIII. edo XIV. mendekoa). Kristo Piztuaren eta San Joséren irudiek osatzen dute aldarea. Alboetako erretaulak San Kristobal (XVII. mendekoa) eta San Isidrori eskainita daude.

© Kanpezuko Udala 2008
Leader + Eusko Jaurlaritza Europa